SINDIKATO

Euskal Aktoreen Batasuna Euskal Herriko kultura, lan eta gizarte arloan gure profesioaren interesen defentsa eta aldarrikapena ahalbidetzeko sortu zen. Espiritu bateratu, asanbleario, adierazgarri eta demokratiko batekin jaio zen Batasun hau. Beharrezko indarra gara ekintza justu eta eraginkor bat lortzeko, eta aktore guztion benetako batasun bat bermatzen dugu. Sindikatu honek afiliatuei aholkularitza juridikoa eskaintzeaz gain, berauen promozioa ere gauzatzen du, web orri honetan aurki daitekeen “casting” atalaren bitartez.

Horretaz aparte, kalitatezko ikastaroak antolatzen ditugu aktoreen birziklatzea errazteko.

Eta noski, autonomia zein estatu mailako negoziazio eta lan hitzarmenen sorrera eta garapenean ere parte hartze aktiboa daukagu.

DENOK gara ezinbestekoak sindikatu honetan! Afiliatuta ez bazaude, egizu! Zure ahotsa ere beharrezkoa da eta!

AFILIATU